Zumaia bizitzeko izateko 90 proiektu.

Zumaia bizitzeko moduko herria izatea helburu duten 90 proiektu eta ekimenek osatzen dute Gobernu Plana. Zumaiar guztiokin hartzen dugun konpromisoa da honakoa.

Hirigintza eta lurralde antolamendua

1. Beheko plaza ingururako plana: estalpe berria eta Erkiberen lorategia plazarekin lotzea 

2. San Jose-Erriberakoen garajeetako filtrazioak konpontzeko lanak

3. Euskal Trenbide Sareak (ETS) egin beharreko herriko tren estazioaren berritze proiektuaren jarraipena, egin dadin

4. Paroleko pistina naturala garatzeko Kosta Agintaritzarekin harremanetan jarri eta proiektua idaztea.

5. Kirol portuko saneamendu lanak egitea, ingurua arazketa sarera lotzeko.

6. Santiago hondartzan zerbitzuetarako (komunak…) eraikina egokitzeko lanak egitea.

7. Guascor eremurako planteamendu egokiena adostea.

8. Narrondorako hirigintza planteamenduetan egokiena adostea (plaza, etxebizitza berriak…)

Irisgarritasuna eta  mugikortasun jasangarria

9. Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana idaztea eta garatzen hastea

10. Aparkaleku publiko berriak: Jadarre aldeko sarrerarako adostutakoa garatzea eta Torreaga inguruan beste bat egiteko adostasuna lortzea

11. Amaia plazako bidegorri berria egitea: moila eta Itzurun-Ardantzabide lotunea

12. Estazioko irisgarritasun plana garatzeko pausoak eman.

13. San Joseko bizilagunek igogailuak jarri ahal izateko hirigintza lanak egitea.

14. Itzurunbideko igogailua egitea.

15. Larretxoko plaza berdeko bi pendizetan malda txikiko arrapala irisgarri bana egitea.

16. Oikiako bidegorria egin dadin Aldundiarekin harremanetan jarraitu

17. Etorkizunean Zubitxikiaren sarreran biribilgunea jartzeko lanen azterketa.

18. Zumaia irisgarria herritar taldeak egindako txostenean jasotzen diren lan txikiak egiten joatea, oztopoa arkitektonikoak ezabatzeko.

Etxebizitza politikak

 19. Puntanueta-Aita Mari akordioa: etxebizitza babestuak (315: alokairu soziala eta tasatuak)

20. Etxe hutsen lanketa: jabeekin harremanetan jarri eta Bizigune edo ASAP moduko programen berri eman (etxebizitza bulegotik)

21. Erabilera turistikorako etxebizitzak erregulatu (HAPO+ etxebizitza bulegoa + udaltzaingoa)

Lana eta tokiko garapena

22. SPRIrekin elkarlanean Xey eko industrigune berrira enpresak erakartzeko prozesuaren jarraipena egitea

23. Merkataritza Plan Estrategikoaren Ekintza Plana esleitu eta garatzea. ZUMAIAN BAI online plataformari jarraipena ematea.

24. Erkiberen eraberritzea: eraikina berritu, behe solairuan Elikagunea eta goi solairuetan Coworking zentroa jartzeko.

25. Elikadura Burujabetzaren bidean pausuak ematea BIOLUR-ekin elkarlanean (Baratzak). Lehen sektorea bultzatzeko ekimenak (URKOME)

Turismoa

26. 2018-2021 Turismo Planaren emaitzak baloratu, eta plan berria idaztea.

27. Martxan den turismo mahaia egonkortzea, funtzionamendua bermatuz.

28. Moilaberri eraikina berritzea, behe solairuan turismo bulego berria eta goi soilaruetan industria hondarearen museoa.

29. Komentuko aterpetxe berri martxan jartzea

30. Algorri interpretazio zentroko materiala berritzea, eta eraikinak behar dituen berrikuntzak aztertzea.

31. Itsasargiaren inguruko eremua berreskuratu eta egokitzea, erabilera publikoa izan dezan.

32. Beobide museoa publikora zabaltzeko aukerak aztertu

Zerbitzu publikoak

33. Ubilloserako etorkizuneko erabilera posibleak aztertzea.

34. Udal liburutegia hobetzeko neurri berriak aztertu: ikasketetarako espazio berriak, liburuak hartzeko zerbitzuan eta erabiltzaileekin dauden harremanetan eman daitezkeen hobekuntzak, bilduma berrien sorrerei begira…

35. Azpikontratak publifikatzea: eraikinen garbiketa, kale garbiketa…

Zaintza eta zahartzaro duina

36. Zaintzaren plan estrategiko bat lantzea: hurrengo hamarkadetan zumaiaren beharrak etab.

37. Mugimendu feministako elkarteekin batera, zaintza lanaren inguruko kontzientziazio kanpainak eta ekimenak martxan jartzea.

38. Prebentzio mahaiaren baitan dagoen zaintzari buruzko hausnaketa eta ekintza plan burutu

Herri hezitzailea

39. Haur eta nerabeen ongizate emozionalerako baliabideak gehitzeko aukera ezberdinak aztertzea: ikastetxeetan psikomotrizistak gehitzea, psikologo zerbitzu publikoa abiatzea, norberak nahi duen profesionala aukeratzerakoan laguntza ekonomikoak…

40. ZHEko Aita Mari eraikinean haurreskola berria eraikitzea.

41. Haurreskola berria Herri Eskolako Aita Mari eraikinera eramatean Arrangoletako eremua espazio libre moduan berreskuratzea.

42. DBHko eraikin berria bukatzea.

43. ZHEko Aita Mari eraikinean sukalde berria eraikitzea, janaria bertan prestatzea ahalbidetuko duena. Herri Eskolako gurasoekin batera sukalde eta jantokia berritzeko beharrezko laguntza eta lanak aurrera ematea.

44. Aita Mari eraikinaren sarrerako errepidea oinezkoentzako lehentasunezko izateko lanak (beste aldean egindako berdinak).

45. Sagarbide eraikinaren sarrerako errepidea oinezkoentzako lehentasunezko izateko lanak

46. Mariantonen parke estali berria egitea.

47. Haur parkeen egoera aztertzea, eta beharrezko konponketak eta adin-tarteen araberako moldaketak egitea.

48. Hizkuntza eskola ofizialak bere zerbitzuak Zumaian ere eman ahal izateko aukerak aztertzea.

49. Ludotekaren egoera eta beharrak aztertuz etorkizunerako planteamendu posibleak erabakitzea.

Kultura

50. Kofradiako eraikina kultur erabilerarako egokitzea (erakusketak, alondegiaren osagarri gisa…)

51. Komentuko lanak bukatu eta Kultur Topagune berria ekipatu eta martxan jartzea.

52. Komentuaren iraganari lotutako proiektu museistikoa prestatu eta martxan jartzea: eraikinaren ezaugarriak, bertan nola bizi ziren… azalduko duen erakusketa eta bisita gidatuak.

53. Herriko artistekin elkarlanean, herrian egiten diren erakusketen inguruko irizpideak bilduko dituen araudia idatzi.

54. Aita Mari zineman hobekuntza lanekin jarraitzea.

55. Komentuko lorategiko proiektuan kultur topaguneari zein aterpetxeari zerbitzua emango dion kantinaren proiektua sartu.

Gazteak

56. Gaztetxola handitzeko aurrelanak egitea.

57. Gazteen parte hartzerako eta beraien ekimenerako, sormenerako, autoenplegurako edo herrigintzarako proiektuak sustatzea

Euskara

58. Euskara biziberritzeko Plan Estrategikoa idatzi eta martxan jarri

59. Haur eta gaztetxoen ikusentzunezko kontsumoan euskarak gora egiteko kanpainak eta bestelakoak aztertzea.

Kirolak

60. Lau kaleko bigarren igerilekuaren lizitazioa egitea

61. Kiroldegiaren eraberritzearen lizitazioa egitea: fatxada eta eraginkortasun energetikoa.

62. Kiroldegian erabilera anitzeko gela berriak eraikitzeko lizitazioa egitea

63. Bigarren eskubaloi kantxarako exekuzio proiektua egitea.

64. Puntanuetako kirol eremu berriaren diseinua itxi, eta lizitaziora ateratzeko prestatu: futbol zelaiak, tenis pista eta padel pistak.

65. Skate park eta pump truck berriak.

66. Herri Eskolako kantxa estaltzea.

67. Aita Mari futbol zelaian txukuntze lanak egin, eta argiteria berria jarri

68. Beste sailekin elkarlanean, kirol kluben bidez lanketa pedagogikoak egitea, hala nola, honako gaiak lantzeko: euskararen erabilera, berdintasuna, gizarte integrazioa eta aniztasunaren kudeaketa, gizarte kohesioa…

69. Kiroldegiaren kudeaketa plana-esleipena berritzea

70. Kirol teknikaria kontratatzea.

Ingurumena

71. Gune Berdeen Zuzendaritza Planaren araberako ordenantza idaztea. Lore eta landareekin ere berdina.

72. Urolako Itsasadarreko Plan Berezian jasotako ekintzak pixkanaka aurrera eramaten hasi.

73. Zumaiako Energia Planean ezarrita dauden helburuak betetzen joatea: udalaren kontsumo totala %35ean murriztuz, eraikinen kontsumoaren %32a energia berriztagarrien bitartez sortuz eta eraikinen %40a gutxienez B kalifikaziora ekarriz, 2030erako legez ezarrita dauden helburuak betetzeko

74. Egutera eta Pizturen komunitate energetiko berriak laguntzea.

75. Energia planak markatutako bestelako neurriak martxan jartzea, Energia Batzordea sortzetik hasita.

76. Zumaiako Energia Estrategia 2020 dokumentuan ezarritako hiru ildo estrategikoetan sakontzea, eredu energetiko herritar eta parte-hartzailea helburu izanik

77. Zarataren ordenantza idaztea.

78. Puntanoetako hezegunea berreskuratzea.

79. Puntanoetako lur kutsatuen garbitzea gauzatzea.

Feminismoa

80. Berdintasunaren udal ordenantza idaztea.

81. Hezkidetza programa integrala osatzeko sustapen lanak egin herriko eragileekin.

82. Udaleko pertsonalarentzako zein azpikontratatutakoentzako formakuntza feministarekin jarraitzea

83. Emakumeon* Etxearekin elkarlana sendotzen jarraitu, eta hitzarmena behar berrietara egokitu.

84. Tributuetan eta salbuespen fiskaletan genero eragina aztertu, eta, ikuspegi intersekzionala oinarri, udalaren politika fiskaletan genero-ikuspegia txertatzeko aukerak bilatu.

Aniztasuna, memoria eta bizikidetza

85. Beilatoki publikoa sortzeko aukerak aztertu eta hileta zibilak egiteko leku aproposa bilatu.

86. 60-70. hamarkadan iritsitako etorkinei buruzko azterketa eta aitortza lana

87. Memoria historikoarekin lotutako ekimen berriak martxan jarri: gerran hildakoen monolitoa, 1939-1959 eskubide urratzeei buruzko lanaren aurkezpena eta 1959-gaur egun epeko urratzeen ikerketa

88. Bizikidetza mahaiarekin lanean jarraitu

Partaidetza

89. Parte hartze ordenantza idatzi, herritarren partaidetzarako eredua zehazteko.

90. Kogobernantza eredu berrietan sakontzen jarraitu, Emakumeon* Etxeko esperientzia aintzat hartuta.

71 proiektu hasi gabe

19 proiektu martxan

0 proiektu eginda

Zumaia bizitzeko da