ETXEBIZITZA POLITIKAK
19. Etxebizitza turistikoak arautzea
Neurria:
19. Erabilera turistikoko alokairura bideratzen diren etxebizitzak arautzeko ordenantza idaztea, horien egoera legezkoa izan dadin eta urte osoko alokairura bideratzen diren etxe kopurua hazteko.
Arloa:
Etxebizitza politikak
Zumaiako Udalak erregulatu egin nahi ditu etxebizitza turistikoak eta apustu etxeak, eta arau subidiarioen aldaketak egin bitartean ez du erabilera horietarako baimen gehiagorik emango. Moratoriak urtebeteko iraupena izango du.
Gaur egun, udal arau subsidiarioetan ez dago etxebizitza turistikoekin lotutako erregulaziorik, eta berdina gertatzen da apustu aretoekin ere. Beraz, orain arte ez zen inolako baldintzarik zehazten herrian horrelako erabilerak dituzten jarduerak martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzaren araudi orokorretik aparte. Hala, bi jarduera horiek arautu bitartean, Zumaiako Udalak ez du erabilera horietarako baimen gehiagorik emango, urtebetez.Â
%
BUKATZEAR
Antzeko proiektuak
ETXEBIZITZA POLITIKAK