IRISGARRITASUNA ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA / AUZOAK
12. Larretxo auzorako plan integrala idaztea
Neurria:
12. Larretxoko bizilagunekin, auzoko plan integrala idaztea (irisgarritasuna, igogailu berria, espaloiak…).
Arloa:
Irisgarritasuna eta mugikortasun jasangarria
Auzoak
2020an zehar Larretxoko irisgarritasun plana osatu zen, eta 2021 hasieran bizilagunekin egindako bilera telematikoetan landu zen gaia.
Azterketa horretatik ateratako ondorioak ikusita, Udalak erabaki du igogailu bakarraren ordez bi igogailu egitea, bi igogailuak konbinatuta auzotarren irisgarritasuna hobea izango delakoan.
Dagoeneko martxan daude igogailuak egiteko prozedurak:
- San Telmoko igogailua eraikitzeko 350.000 euroko partida txertatu da
- Itzurunbideko igogailuaren ideia lehiaketa martxan jarriko da irailean (20.000 euro bideratuko dira)
%
EGINDA
Antzeko proiektuak
IRISGARRITASUNA ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA