ZERBITZU PUBLIKOAK
33. Udaltzaingoaren eraikina berritzea
Neurria:
33. Udaltzaingoaren eraikina berritzea.
Arloa:
Zerbitzu publikoak
Fielatoa zaharkituta egonik, azken urteotan eraikina eraberritzeko beharra mahai-gainean izan da, Udaltzaingoaren jarduerak zituen beharretara egokitu eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko. Hala, 2020ko aurrekontuetan eraikina eraberritzea onartu zuten; 382.191 euroko aurrekontua izan dute eraberritze lanek.
Egungo beharretara egokitzeko barne distribuzioa erabat aldatu dute; hala, pareta, sabaia eta instalakuntza guztiak eraitsi dituzte berriak eraikitzeko, horiek egungo araudira moldatuz. Eraikinaren fatxada osoa ere eraberritu dute, eta sarrera nagusia tokiz aldatu eta erdian kokatu dute. Gainera, aurrerantzean Fielato osoa Udaltzaingoaren erabilerarako izango da.
%
EGINDA
Antzeko proiektuak
ZERBITZU PUBLIKOAK